XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Jaunaren hitzak.

Ni sutu egin nintzen pixka bat, aitak esandakoa, guztiz egia ere ez zelako; eta egia izanda ere, ez zegoen horrela, baldar eta modu txarrean, esateko beharrik.

Baina banekien jakin aitari berehala pasatuko zitzaiola haserrea.

Amak esaten duen moduan: udako ekaitzak, laino bakarrekoak.

Eta aita ere, lainotxoa pasata, segituan itzultzen zen betiko patxadara.

Total, abuztuan herriak ilargiko basamortu baten itxura hartzen duela, eta lagun guztiak hor nonbait zeudela postalak berak baino beranduago iristen dira normalean, eta nik biharamunean zortzietan jaiki behar nuela partikularrera joateko.

Hura panorama!